Edukira joan

Manuel Sánchez Corbí

Wikipedia, Entziklopedia askea
Manuel Sánchez Corbí

Bizitza
JaiotzaValladolid, 1963 (60/61 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmilitarra, guardia zibila eta torturatzailea
Jasotako sariak
Graduakoronel

Manuel Sánchez Corbí (Valladolid, 1963) Guardia Zibileko koronela da eta UCOren (Unidad Central Operativa) hots, Guardia Zibil judizialaren burua izan zen[1]. Egun Kataluniako Poliziaren burua da.

Ezaguna da ETA aurkako borrokan buruzagi nagusi bat izan zelako eta baita egin zituen torturengatik. Hego Euskal Herri mailan, torturatzaile ezagunenetarikoa da Melitón Manzanas, "Billy el Niño" ezizeneko Antonio González Pacheco eta Enrique Rodriguez Galindorekin batera[2]. Aurrekoak bezala Espainiako Gobernuak indultatatu zuen eta are gehiago, lanpostuz igo zuten eta soldataz handitu zioten. Melitón Manzanas igoera lortu ez zuen bakarra ETAk erail baitzuen.

Katalunian egun ezaguna da Espainiako 1978ko konstituzioko 155. artikulua indarrean jarri eta gero, bera jarri dutelako Mossos d'Esquadrako buru moduan. Aldi berean ezaguna da Kataluniako egoerari buruz esan zituen kontuei buruz, besteak besteː "Atez ate joango gara" (Kataluniaren independentziarako 2017ko erreferendumean guardia zibilari aurre egin omen ziotenen aurka[3][4]. Baita ere "ETArekin amaitu dugu baina Katalunian (kataluniar abertzaleen aldetik) birsortu ahal den bortizkeriagatik arduratuta nago"[5]. Esan dituen horrelako gauzek ezaguna bihurtu dute Katalunian.

Agian Espainian ezagunagoa da ETAren aurka egin duen borrokagatik eta besteak beste José Antonio Ortega Lararen askatzeko izan zuen paperagatik[6][7] eta agian Diana Querren bahiketaren auzia argitzeko izan zuen erantzunkizunagatik[8].

Guardia zibilen seme eta iloba da. Irungo koartelean hasi izan zen[1].

Zaragozako akademia militarrean lizentziatu eta gero, Bizkaiko Informazio Brigadako postua eskatu zuen. Intxaurrondoko koartelean egon zen urte luzeetan eta ETAren aurkako lanetan ibili zen askotan Frantzian eta frantziako poliziarekin lanean.

Torturetan inplikatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iragan iluna duen pertsona da Manuel Sánchez Corbí, bere burua behin eta berriz libratu duena mesede politikoei esker. Tortura kasuengatik kondenatua eta kargua betetzeko gaitasuna kenduta, José María Aznar Espainiako gobernuburuak indultua eman zion eta orain Guardia Zibil judizialeko (UCO) burua da.[9]

1992ko urtarrilaren 29an Kepa Urra etakidea atxilotu zuen Guardia Zibilak. Eskuburdinak jarrita “biluztu egin zuten, objektu puntadunekin kolpatu eta lurretik herrestan ibili”. Hurrengo egunean, Kepa Urra hematomekin, hamabi erosiorekin eta lepoan zauriekin ospitalean ingresatu zutela, Daniel Vela Bizkaiko gobernadoreak esan zuen: “Arritmia daukate atxilotzen ditugunean, baina beraien bihotzak ondo funtzionatzen du bonba bat jartzen dutenean, haur bat erailtzen dutenean edo funtzionario bat hiltzen dutenean”.[erreferentzia behar]

Kepa Urra torturatutako hiru Guardia Zibilak hamabi urte eta sei hilabeteko kartzela zigorrera kondenatu zituzten 1997an, tartean Manuel Sánchez Corbí. Corbí borroka antiterroristaren koordinatzailea zen Frantzian. Sententziak zioen kartzelara sartu behar zuela, baina José María Aznarrek 1999an indultatu zuen, Urra torturatu zuten beste bi guardia zibilekin batera.

Xabier Makazagak “Manual del Torturador español” liburuan Corbíri buruz zera idatzi zuen: “Tenientea zen Kepa Urra torturatu zuenean, torturen epaiaren bitartean kapitain izendatu zuten eta indultua eman ziotenean komandante postura goratu zuten”.

Denborarekin, Corbík koronel postua lortu zuen. ETAk desegitea iragarri zuenean, Unitate Operatibo Zentralera (UCO) — polizia judizial gisa jokatzen duen Guardia Zibilaren organoa — aldatzea eskatu zuen. 2015ean UCOko buruzagi izendatu zuten, eta gaur bertan segitzen du.

Orain gutxi La Vanguardian Corbí elkarrizketatu zuten, eta galdetu zioten ea nortzuk ziren “gaiztoak” ETAren aurkako borrokan. “Etarrak, batasunoak, peneuvistak[10] eta eliza euskalduna”, erantzun zuen orduanUCO buruzagia zenak. EAJ alderdiak ez zituen hitz hauek gustokoak izan eta honen aurkako hitz gogorrak esan zituen.

EAJk deklarazioon aurrean berehala erreakzionatu zuen, eta Sánchez Corbí UCOtik kargugabetzea eskatu zuen Aitor Esteban parlamentuko bozeramaileak: “Heroiaren harropuzkeria darabilen eta protagonismorako egarri den tipo bat da. Zuotako askok ezagutzen dituzue bere astakeria eta abenturak, baina haiek ez dute ezer esango, beldur direlako”. Estebanek Mariano Rajoy Espainiako presidenteari gogorarazi zion Corbík deklarazio batzuetan esan zuela EAJk ez zuela ETAren amaiera nahi.

EH Bilduko senatari Jon Iñarrituk ere UCOko presidentearen indultuaren aurka egin zuen. Corbíren argazki bat atera zuen Senatuan, eta José Antonio Nieto Espainiako Estatuko Segurtasuneko idazkari nagusiari galdegin: “Ezagutzen duzu gaizkile hau?”

Torturengatik epaitua eta zigortua, Sanchez Corbí egun UCOren arduradun da –Guardia Zibilaren "elitezko" unitatea– eta torturaren prebentziorako ordezkari izendatu dute[11]: "Gaizkile hau, indultatua izan da, mailaz igo dute, eta gaur egun Galindo Generalaren apologia egiteko gai da, terrorismoagatik kondenatua", esan du Iñarrituk[12].

EH Bildu eta EAJri jarraiki, Podemoseko bozeramaile Maribel Morak Corbíren immunitateari buruzko galdera bat egingo dio hurrengo astean Juan Ignacio Zoido Espainiako barne ministroari.

Corbí eta Katalunia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Vanguardiako elkarrizketan, Corbík ez zuen torturarengatik kargugabetu zuteneko galderarik erantzun behar izan. Ezta ere urtarrilean Interviú aldizkarian argitaratutako beste elkarrizketa batean. Elkarrizketaren zati batek Kataluniako independentzia prozesua izan zuen hizpide, eta Corbík esan zuen prozesuak aurrera egiten badu, hemendik aurrera “koktel molotovak eta lehergailuak” agertuko direla.

Torturengatik epaitua eta zigortua, Sanchez Corbí egun UCOren arduradun da –Guardia Zibilaren "elitezko" unitatea– eta torturaren prebentziorako ordezkari izendatu dute: "Gaizkile hau, indultatua izan da, mailaz igo dute, eta gaur egun Galindo Generalaren apologia egiteko gai da, terrorismoagatik kondenatua", esan du Iñarrituk[12].

Espainiako Gobernuak Kataluniak Espainiako 1978ko konstituzioko 155. artikulua indarrean jarri eta gero, bera jarri zuten Mossos d'Esquadrako, hau da Kataluniako poliziaren buru.

2017an argitaratuta eta berak idatzi zuen liburutako batean "Sangre Sudor y Paz" delakoan (Península argitatetxea)[13], ETAri buruz hitz egiten du. Liburu honetan ETA garaitua izan dela idatzi eta gehienbat Guardia zibilaren ondorioz izan zela ziurtatzen du[14].

̇ Manuel Sánchez Corbí, Manuela Simón, Historia de un desafío: cinco décadas de lucha sin cuartel de la Guardia Civil contra ETA, ISBN 978-8499426365, 2017.

̽ Lorenzo Silva, Gonzalo Araluce eta Manuel Sánchez Corbí, Sangre Sudor y paz: La Guárdia Civil contra ETA, ISBN 978-8499426372, 2017.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b https://okdiario.com/espana/2017/06/28/interior-relevara-jefe-uco-errores-investigaciones-1092506
  2. http://www.publico.es/sociedad/guardia-civil-guardia-civil-condenado-torturas-kepa-urra-presume-lucha-antiterrorista.html
  3. https://www.elnacional.cat/es/politica/amenaza-coronel-1-octubre_227451_102.html
  4. https://www.ara.cat/politica/Sanchez-Corbi-condemnat-porta-agressors-guardia-civil-1-O_0_1939606212.html
  5. https://web.archive.org/web/20171125050144/http://elmon.cat/politica/coronel-sanchez-corbi-acabar-eta-preocupant-que-violencia-carrer-pugui-ressorgir-catalunya
  6. https://www.elespanol.com/reportajes/20171128/265474042_0.html
  7. http://kaosenlared.net/sanchez-corbi-historia-de-un-torturador-ascendido-a-heroe-espanol-cast-cat/
  8. https://www.elconfidencial.com/espana/2018-01-02/diana-quer-medios-guardia-civil-critica_1500315/
  9. «Un coronel de la Guardia Civil condenado por torturas presume de lucha antiterrorista» www.publico.es (Noiz kontsultatua: 2020-10-27).
  10. http://www.deia.com/2018/02/04/politica/euskadi/-el-pnv-pide-al-gobierno-reprobar-a-sanchez-corbi-por-equipararles-con-los-etarras-
  11. https://www.naiz.eus/es/actualidad/noticia/20170923/un-guardia-civil-juzgado-por-torturas-asume-el-control-de-los-mossos
  12. a b http://www.argia.eus/albistea/ezagutzen-duzu-gaizkile-hau-torturengatik-kondenatu-zuten
  13. https://www.amazon.es/Sangre-sudor-paz-Guardia-REALIDAD/dp/8499426379
  14. https://www.elespanol.com/espana/20180101/manuel-sanchez-corbi-pasamos-indigencia-eta-goleada/273722854_0.html